Mostrando entradas con la etiqueta autismoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta autismoa. Mostrar todas las entradas

2007/04/18

*Autimoari buruzko azalpenezko bideoa*

Hezkuntza bereziaren barnean jorratu dudan lehenengo gaia autismoa izan da. Arlo honi buruzko informazio asko dago. Autismoaren estatistikak oso garrantzitsuak dira arazoaren magnitudea jakiteko. Bideo honek esaldi batzuk erabiltzen ditu nolabait arazoa azaltzeko eta estatistikak aurkezteko. Hau da esaten duena:

Autismoa: epidemia isila

Autismoak ume generazio oso baten burmuin eta arimak jaten ari da. Autismoa nahasmen biologiko eta neurologiakoa da ondorio psikologikoekin, komunikazio, giza- eta pentsamendu trebetasunetan eraginak izan ditzakeena. 1970. urtean autismoa ez zen oso ohikoa, 10.000 umetatik batek bakarrik jasaten baitzuen. 1992tik datu hau era larrian handitu da munduaren herrialde guztietan. Estatu Batuetako gobernuaren esanetan gaur egun 166 umeetatik bat autista da. Ecuadorren uste da gutxienez 50.000 ume autista daudela. Bost autistetatik lau umeak dira. Askotan autismoak ume bikiei jotzen die, batzutan familia berean ume autista bat baino gehiago egonez.

Autismoak ez du bizitza laburtzen, hala ere arazo hau jasaten duten askok errakuntzaz instituzio psikiatrikoetan bukatzen dute. Inork ez du zergaitia ezagutzen. Inork ez du irtenbidea ezagutzen. Nahasgarria gertatzen den datu bat da umeak normatzat hartzen direla bi urte dituzten arte. Eta gero autismoa agertzen da.

Autismoa umeen ezgaitasun ohikoena bihurtzen ari da. Autismoak zure auzokidearen semeari edoota zure alabaren klaseko bati jo liezaioke. Baina berri onak daude... Estrategia berriak sortzen ari dira eta lehen ezinezkoak ziruditen aurrerapenak egiten ari dira ume autistek. Eta euren seme-alabak gizartean barneratuz egiten ari dira.

2007/04/03

*Autismoa: tratamentuak*

Hainbat tratamentu sortu dira autismoa gainditzeko. Hala ere, ez dago bakar bat ere autismoa guztiz ezabatzen duena. Modu ugari daude autismoaren ondoriozko baldintzak aldatzeko. Erabiliena "kondukta modifikazioa" deitzen dena da eta atentzioa kontrolatzea du helburu nagusitzat. Ondoren zerrendatuko ditut metodorik erabilienak, baina argitu beharra dago ez dela bat edo beste orokorrean gomendatzen; ume bakoitzaren kasua aztertu behar da eta horren arabera tratamendua ezarri:

a) Jokabidearen Terapia (Terapia Conductual): Lovaas metodoa izenez ere ezagutua. Konduktismoan oinarritua dago. Trebetasunak sari eta zigorraren bitartez irakasten dira.

b) TEACCH: Hitzak edo kontzeptuak adierazten duten irudi eta sinboloen bidezko ikus-komunikazioan oinarritzen da, eta gehien bat erabilia izan da hezkuntza mailan umeek atentzioa eta kontrola jadanik finkatua dutenean.

c) PECS (Picture Exchange Comunication System): Irakur-idatzizko eta ikus-metoa daukagu hau, Estatu Batuetako zenbait estatutan arrakasta handiz erabilia izan dena.

d) Kimiko/Farmakoa: medikamentuak dira. Neurologo pediatra bati galdetu beharra dago eta berarekin batera haurrarentzako tratamenturik hoberena aurkitu.

e) Gluten eta Caseinarik gabeko dieta: konposizio hauek dituzten jakiak ezabatzean datza, gehienak ogirinan eta esnekietan. Nahiz eta emaitza onak kasu batzutan baino ez izan, frogatzeko tratamentu ona da ez baitauka ondoriorik.

f) Vitaminosis-a: umeari bitamina batzuk ematean datza. Ikasketa batzuk argitu dutenez autismodun ume batzuk bitamina faltak dituzte. Normalean B bitaminak izaten dira.

g) Doman, Afalse edo Filadelfia: garapen psikomotorea ondo badauka ez da beharrezkoa. Arazo neuromotoreak zutenentzat sortua izan zen.

h) Tomatis eta Berard metodoak: entzutezko irakaskuntzan oinarritzen da eta ,horrela, bide berriak sortu umearen burmuinean.